Nitaz

Kaixo! Maixua naiz, eta agian batzuk «Hezkuntza Fisikoko Ataria» proiektuarengatik gogoratuko nauzue. Nola disfrutatu nuen eta zenbat lagun egin nituen! Hala ere, denborarekin etapa hura itxi eta beste norabide bat hartzea erabaki nuen. Baina, hezkuntza odolean daramanak ezin du geldi egon, eta horregatik, hemen nago berriro, indarberrituta eta prest gai berriak bat esploratzeko: adimen artifiziala (AA) eta pentsamendu konputazionala.
Beti gustatu izan zaizkit IKTak, eta orain beste proiektu batean murgildu naiz, nire interes pertsonalak eta profesionalak uztartzen dituen gai batean: adimen artifiziala. Ikusten dut AA-k aukera itzelak eskaintzen dizkiola hezkuntzaren munduari, eta aldi berean, nire teknologia berrien zaletasunarekin jarraitzeko aukera paregabea da. AA-k lagundu diezaioke hezkuntzari, bereziki irakasleei, amaigabeak diren prozesu burokratikoak automatizatuz adb. Horrek denbora eta energia asko aurrezten digu, eta gure lana askoz eraginkorragoa bihurtzen du. Imajinatu zenbat denbora gehiago eskaini geniezaiokeen benetan gustuko dugunari: hezitzeari eta ikasleei arreta emateari, paper artean harrapatuta egon gabe.
Adimen artifizialak aukera ugari eskaintzen dizkigu gelan, lan burokratikoa gutxitzeaz gain: ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako ikaskuntza pertsonalizatutik hasi, eta ikasleak motibatzen dituzten jarduera dinamikoago eta interaktiboagoak sortzeraino. Badakit oraindik asko dagoela ikertzeko eta ikasteko, baina aldi berean, aukera hau baliatuz asko irabazi dezakegula uste dut.
Horrez gain, blog honetan beste gai batzuk ere landuko ditut, hala nola pentsamendu konputazionala eta hezkuntza orokorrean.
Web orri hau elebitan badago ere, askotan, ez du izango eduki bera izango, baizik eta eduki propioak eskainiko ditu hizkuntza batean edo bestean. Gai honi dagokionez, erabakiak hartzen joango naiz webgune hau garatzen dudan heinean.
Beraz, teknologia gelak eraldatzeko eta irakasle-bizitza errazteko duen ahalmena ikusi nahi baduzu, gonbidatzen zaitut abentura berri honetan nirekin bat egitera!